Txupinazoa botata, San Martin Astea ospatzen hasi dira adinekoen egoitzan

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 9a, 12:00

Beatriz Gelbenzu egoitzako zuzendari berriak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hitza hartu ondoren, suziria bota dute San Martin egoitzan. Ondoren, Ainhoa eta Miren trikitilariek alaitu dute giroa. Larunbatera bitartean ospatuko dute beren astea adinekoen egoitzan.

San Martin eguna izango da ostiralean, azaroak 11, eta ohiko moduan, egun horren bueltan, beren astea ospatuko dute San Martin egoitzan. Hain zuzen ere, gaur, asteazkena, bota dute festari hasiera emateko txupinazoa, 11:00etan. Lehenik, Beatriz Gelbenzu egoitzako zuzendari berriak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hartu dute hitza, eta egoiliarrei beren astea ondo ospatzeko deia egin diete. Ondoren, festari hasiera emateko suziria bota dute, eta jarraian, Ainhoa eta Miren trikitilariek alaitu dute giroa. Era berean, mokadua egiteko aukera izan dute egoiliarrek.

Gaurtik larunbatera bitartean, askotariko ekintzak izango dituzte San Martin egoitzan. Hona hemen egitaraua:

Gaur, asteazkena

16:00. Txokolate eta txurro jana.

17:00. Bingoa, boluntarioek lagunduta.

Bihar, osteguna

11:00. Toka txapelketa.

16:45. Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria bertsolarien emanaldia.

Azaroak 11, San Martin Eguna

10:30. San Martin Eguneko meza.

11:15. Imuntzo eta Unai trikitilariekin erromeria.

13:00. Bazkari berezia.

Azaroak 12, zapatua

11:00etatik 12:00etara. Familiekin luntxa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide