Abenduaren 9an eta 10ean egingo dute aurtengo Tuba Jaialdia

Julene Frantzesena 2022ko aza. 11a, 09:11

Hamargarren Tuba Jaialdiko irudi bat. (Alberto Beloki)

Bi urteko etenaren ostean, aurten itzuliko da tuba eta bonbardinoa protagonista dituen jaialdia herrira. Oraindik egitaraua ontzen ari badira ere, hainbat ekintza izango direla aurreratu dute egitasmoaren antolatzaileek.

Bi urteko etenaldiaren ostean, aurten itzuliko da Tuba Jaialdia herrira. Abenduaren 9an eta 10ean egingo dute egitasmoaren 11. edizioa, eta herriko hainbat gune musikak hartuko ditu, beraz, egun horietan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ohiko legez, tubaren eta bonbardinoaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte egun horietan, baita erakusketa, masterclassak, tailerrak, entzunaldiak eta kontzertua ere. Dena den, egitarauari buruzko xehetasunak aurrerago emango dituztela adierazi dute, oraindik programa osatzen ari direlako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide