Udal Liburutegiak eskulan tailerra antolatu du hilaren 22rako

Julene Frantzesena 2022ko aza. 14a, 07:58

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako saioa izango da. Gaur, astelehena, irekiko dute izena emateko epea eta ostiralera arte egongo da zabalik.

Udal Liburutegiak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrentzako eskulan tailerra antolatu du. Azaroaren 22an izango da saioa, 17:30ean hasita, eta gaur, astelehena, irekiko dute izena emateko epea eta ostiralera arte egongo da zabalik. Izena emateko 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko da.

Plazak mugatuak izango dira, eta aurreikusitako haurren kopurua gainditzen baldin bada, zozketa egingo dute izena emandako ume guztien artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide