Messik emandako Argentinako bi elastiko enkantean jarriko ditu Elkartasuna eta Itxaropena elkarteak

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 11a, 14:17

Leo Messi, Lautaro eta Sergio Gomez, irailean Parisen ateratako argazkian. (Utzitakoa)

Argentinako futbol selekzioko jokalariek sinatutako kamisetak dira. Interneten jarriko dituzte enkantean, azaroaren 20tik 30era bat, eta abenduaren 1etik 31ra bestea. Enkantean jasotako dirua Duchenne gaixotasunaren ikerketara bideratuko dute.

Gaixotasun arraroen ikerkeketa bultzatzearen aldeko Elkartasuna eta Itxaropena elkarteak egitasmo berri bat aurkeztu du: Argentinako futbol selekzioko jokalariek sinatutako bi elastiko, Leo Messik emandakoak, enkantean jarriko ditu datozen asteetan Sergio Gomez buru duen elkarteak, Duchenne gaixotasunaren ikerketarako dirua biltzeko.

Elastiko bakoitzarekin enkante bana egingo dute, biak Interneten, elkartearen webgunean (asocaersye.org). Lehen enkantea azaroaren 20ko 08:00etatik azaroaren 30eko 20:00ak arte egingo dute, eta bigarrena, abenduaren 1eko 08:00etatik abenduaren 31ko 20:00ak arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide