Atzegiren, Caritasen eta Sierbetako mojen artean 8.000 euro banatu ditu Azpeitiko Zezenzale batzordeak

Anartz Izagirre 2022ko aza. 12a, 18:44

Azpeitiko Zezenzale Batzordeko eta hiru elkarteetako kideak, Sierbetako komentuan. (Utzitakoa)

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak 5.000 euro eman dizkio Caritasi, 2.000 euro Atzegiri eta 1.000 euro Sierbetako mojei. Gaur, zapatua, jaso dute dohaintza hiru onuradunek Sierbetako komentuan.

San Martin egunaren bueltan banatu ohi ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketekin ateratako etekinak, eta gaurko eguna aukeratu dute aurtengo zezenketen irabaziak banatzeko. Azken urteetan bezala, hiru erakunderen artean banatu dituzte zezenketen irabaziak. Aurten, guztira, 8.000 euro banatu dituzte: Sierbetako mojek mila euro jaso dituzte, Caritasek 5.000 euro, eta Atzegik 2.000 euro. Sierbetako komentuan izan da ekitaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide