Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren txapelak ihes egin dio Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarrari. Atzo, zapatua, jokatu zuen finala Iruñeko Labrit pilotalekuan Iker Salaberriaren aurka, eta goizuetarra gehiago izan zen kantxan. Partidaren zenbait unetan aurretik ibili zen azpeitiarra, baina une batetik aurrera Salaberriak aurre hartu zuen, eta 16-22 amaitu zen norgehiagoka.
Ez da Promozio mailako lau eta erdiko finala jokatzen duen aurreneko aldia izan Egigurenentzat; 2020an ere jokatu zuen, Elordiren aurka, eta 22 eta 5 galdu zuen orduko hartan.