Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu dute gaur, igandea, Bilbao Arenan, eta han lehiatu da Mikel Larrañaga aizkolaria, Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño, Ugaitz Mugertza, Txomin Amundarain eta Ibai Soroarekin batera. Azpeitiarra zen finaleko faborito nagusia, baina ihes egin dio txapelak aizkolariari, eta hirugarren postuan sailkatu da.
Aurtengoan, Txikia IV.a azkoitiarrak jantzi du txapela, lanak 42 minutu eta 39 segundoan amaituta. Azkoitiarra lehen aizkorakadatik hasi da indartsu, eta sailkapenaren buruan joan da amaieraino; bigarren postuan, berriz, Otaño beizamarrak egin du (45 minutu eta hamasei segundo). Guztira, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enbor ebaki behar izan dituzte aizkolariek, eta azpeitiarrak 46 minutu eta zortzi segundo behar izan ditu horretarako.
Txapelkearen amaieran egindako adierazpenetan, azpeitiarrak esan du "nekatuta" iritsi dela finalera, eta hankek ez diotela behar bezala erantzun.