Egoiliarrek gogotik ospatu dute San Martin Astea

Julene Frantzesena 2022ko aza. 14a, 07:59

Asteazkenean hasi zituzten ospakizunak txupinazoarekin, eta harrezkero, txokolate jana, bingoa, toka txapelketa, bertso emanaldia, meza, trikitilariekin erromeria, bazkaria nahiz familiekin luntxa egin dituzte.

Egoiliarrek gogotik gozatu dute aurtengo San Martin Astearekin. Izan ere, pandemiapeko bi urteren ostean, ekintza ugari egin dituzte horiek. Asteazkenean hasi zituzten ospakizunak txupinazoarekin, eta harrezkero, txokolate jana, bingoa, toka txapelketa, bertso emanaldia, meza, trikitilariekin erromeria, bazkaria nahiz familiekin luntxa egin dituzte. Jai giroaz gozatuta, datorren urtera arte agurtu dute astea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide