Nagore Aramendi pilotari azpeitiarrak ezin izan du Master Laboral Kutxa Lau eta Erdiko Txapelketa irabazi. Atzo, igandea, jokatu ziren finalak Gordexolan (Bizkaia), eta nagusien pilota goxoaren kategorian Aramendik ezin izan zuen Marie Goienetxe mendean hartu. 18-10 irabazi zuen norgehiagoka Goienetxek. Beste bi final ere jokatu zituzten atzo: eskuz banakako gazteen pilota goxoko finala Uxue Lopez Okarizek irabazi zuen, eta gazteen pilota mistokoa, Alaia Uriartek.