Maite Francoren ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2022ko aza. 15a, 08:00

Maite Franco.

Lehen Hezkuntzako 1. mailako haurrei zuzendutako kontaketa izango da, eta ostirala bitartean eman ahal izango da emanaldirako izena.

Datorren astelehenean Udal Liburutegian izango den ipuin kontaketa saiorako izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Lehen Hezkuntzako 1. mailako haurrei zuzendutako kontaketa eskainiko du Maite Francok liburutegian, 17:30ean hasita, eta ostirala bitartean eman ahal izango da emanaldirako izena. Liburutegiko 943-15 71 96 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidalita eman beharko da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide