Andrea Momoitok Lunática izeneko liburua aurkeztu zuen atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Pikara Magazine aldizkariaren fundatzaileetako bat da Momoito, eta Maria Isabel Gutierrez Velascoren historia jaso du liburuan. Gutierrez kiskalita agertu zen Basauriko (Bizkaia) kartzelan, eta haren ingurukoek ez zuten bertsio ofiziala sinetsi. Horren harira, prostituten greba deitu zuten egun horietan Bilbon, eta hainbat protesta egin zituzten. Momoitok liburuaren nondik norakoak azaldu zituen atzoko solasaldian.