Igandea izango da 2023ko udal aurrekontuetarako ekarpenak egiteko azken eguna

Julene Frantzesena 2022ko aza. 18a, 07:57

Buzoia anbulatorioaren aurrean.

Bi modutan egin daitezke iradokizunak: online, igerilekuko eta udaletxeko kutxetara edota epaitegi atzeko zein anbulatorio aurreko postontzietara ekarpenak idatziz eramanda.

Azpeitiko Udala 2023. urterako aurrekontuak lantzen ari da, eta jakinarazi duenez, dagoeneko hasi da ekarpenak jasotzen eta horiei forma ematen. Erakundeak azaroaren 4an zabaldu zuen herritarrek ekarpenak egiteko epea, eta aldi hori bukatzen ari da. Izan ere, igandea izango da ekarpenak egiteko azken eguna.

Bi modutan egin daitezke iradokizunak: online, igerilekuko eta udaletxeko kutxetara edota epaitegi atzeko zein anbulatorio aurreko postontzietara ekarpenak idatziz eramanda. Herritarrek egindako ekarpenak jaso eta aztertu ostean, aurrekontuetako lanketan sartuko dituela adierazi du udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide