Atzo Zestoan egin bezala, Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideek Nazio auziaz izeneko mintegi irekia egin dute gaur, zapatua, Azpeitian. Hain zuzen, Esklabak Zentro Sozialistan elkartu dira nazio auziaz hausnartzeko. Mintegia 11:00etan hasi da, eta ordu eta erdi inguru iraun du. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurrera begira mintegi ireki gehiago egiteko asmoa dute, "beste hainbat gairen inguruko hausnarketa sustatzeko".