Zozketa

'Go!azen 9.0' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 12:51

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean 19:00etako saiorako. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Go!azen 9.0 ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, abenduaren 3an. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak antolatuta, bi emanaldi eskainiko dituzte ETB1eko telesaileko protagonistek: 17:00etan taularatuko dute ikuskizuna lehen aldiz, eta 19:00etan bigarren aldiz. Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean 19:00etako emanaldirako.

Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide