Datorren astean bi ipuin kontaketa saio izango dira Udal Liburutegian. Aurrena, astelehenekoa, Lur Kortak eskainiko du, Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta. Bigarrena, berriz, asteazkenean izango da, eta Ana Galarraga arduratuko da Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei ipuina kontatzeaz.
Bi saioetarako aurrez eman beharko da izena, eta ostirala izango da horretarako azken eguna. Saioetara joan nahi dutenek Udala Liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefonora Whatsapp mezua bidalita eman ahal izango dute izena.