Azpeitiko Sarek Gotzon gurekin! egitasmoa jarri du martxan, datorren abenduaren 17an Gotzon Aranburu preso azpeitiarraren etxeratzea eskatzeko antolatu duen manifestazioaren atarian. Herritarrei "Gotzon gurekin" esanez eta lelo horixe duten kartelak eskuetan bideoak bidaltzeko deia egin die Sarek.
Eragileak zehaztu duenez, bakarka, kuadrillan nahiz familian graba ditzakete herritarrek bideoak, eta Orkatz kultur elkartean eskura ditzakete kartelak. Bideoak, berriz, azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera bidali behar dira. Horrez gain, baina, Sareko kideek ere jasoko dituzte bideoak.
Egun batzuk dira egitasmoa hasi zutela, eta Sarek azaldu duenez, gaur-gaurkoz 85 bat herritarrek parte hartzen duten 45 bat bideo jaso dituzte.