Bertan merkatari elkarteak hainbat erosketa bonu zozkatu ditu azken asteetan herritarren artean. Tonbola deituriko egitasmoa jarri zuen martxan hilaren hasieran, eta orotara, elkarteko saltokietan gastatzeko hainbat bonu banatu ditu; 350 euroko bat, ehun euroko hiru eta bost eta hamar euroko hainbat. Gainera, asko izan dira elkartearen poltsak eta maskara berrerabilgarriak eskuratu dituztenak ere. Erosketa bonuak jaso dituzte dagoeneko herritarrek; Marisol, Irati, Haizea eta Camilo izan dira bonuen irabazleak.