Azaroaren 25a

Emakumeen auzia izan dute formakuntzarako eta hausnarketarako hizketagai

Julene Frantzesena

Ikasle Abertzaleek deituta, hainbat lagunek parte hartu zuten atzo tailerrean. (IA)

Azpeitiko Ikasle Abertzaleek atzo ekin zioten Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan, hainbat lagunek formakuntza saioa egin zuten atzo Sindikatu Zaharrean.

Azpeitiko Ikasle Abertzaleek atzo ekin zioten Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutako ekintzei. Sindikatu Zaharrean tailerra egin zuten hainbat lagunek, Emakume-auziaz hausnartzen izenburupean, eta formakuntza eta hausnarketa uztartu zituzten saioan. 

Ostiralean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, hitzaldiak eta kontzentrazioak egingo dituzte ikastetxeetan nahiz horien atarietan, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileok antolakuntza lelopean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide