Euskara arnas

Hikaldiko esperientziak: Naiara Intxausti eta Itsaso Astigarraga

Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 19:00

Euskaraldiaren barruan, Hikaldia jarri dute martxan aurtengoan Azpeitian. Toka, eta, batez ere noka sustatzeko asmoz sortua, 200 parte hartzailetik gora dira egitasmoan izena eman dutenak. Naiara Intxausti Azpeitiko Euskaraldiaren dinamizatzailearen eta Itsaso Astigarraga egitasmoko parte hartzailearen esperientziak jasotzen ditu Euskara Arnas seriearen barruko bideo honek. 

Euskaraldiaren helburua euskarari bultzadatxoa ematea dela aski dakite denek, baina hirugarren edizioarekin batera, Azpeitian bada berrikuntza nabarmen bat, Hikaldia. Toka, eta, batez ere noka sustatzeko asmoz sortua, 200 parte hartzailetik gora dira egitasmoan izena eman dutenak. Naiara Intxausti Azpeitiko Euskaraldiaren dinamizatzailearekin eta Itsaso Astigarraga egitasmoko parte hartzailearekin elkartu gara.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk eskualdeko hainbat euskaldunberriren elkarrizketak kaleratuko ditu, baita herritarren iritzi nahiz Euskaraldiko dinamizatzaileen balorazioak ere. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide