Go!azen 9.0 ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, abenduaren 3an. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak antolatuta, bi emanaldi eskainiko dituzte ETB1eko telesaileko protagonistek: 17:00etan taularatuko dute ikuskizuna lehen aldiz, eta 19:00etan bigarren aldiz. Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean 19:00etako emanaldirako, eta irabazleak Mikel Olaizola eta Jaione Elorza izan dira.