Jostailu egokia aukeratzen ikasteko hitzaldia izango da asteartean

Julene Frantzesena 2022ko aza. 27a, 08:49

Nola aukeratu jostailu egokia? izenburupean solasaldia izango da asteartean, Basazabal jauregian, 18:30ean hasita. Bihar izango da izena emateko azken eguna.

Nola aukeratu jostailu egokia? izenburupean solasaldia izango da asteartean, Basazabal jauregian, 18:30ean hasita. Jolasaren garrantziaz, adinaren araberako jolasez eta horien ezaugarriez, jolas ez sexistez nahiz opariak egiteko irizpideez ariko dira hizketan.

Saiorako aurrez izena eman beharko da, honako lotura honetan. Informazio gehiago behar duenak, berriz, 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu dezake. Solasaldiak irauten duten bitartean, haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide