Argi zegoen Azpeitiko Erremonte Txapelketako txapeletako bat herrian geratuko zela, eta halaxe izan zen: Uterga doneztebearrak eta Agirrezabala azpeitiarrak irabazi dute lehiaren aurtengo edizioa. Horiek Jabalera eta Ion izan zituzten aurrez aurre; bi aurrelari nafar bi atzelari azpeitiarren kontra aritu ziren, beraz. Lehiak ikusmina sortu zuen, baina aise irabazi zuten partida Utergak eta Agirrezabalak. Izan ere, 35 eta 26 bukatu zen norgehagoka.
22:00etan hasi erremonte jaialdia finala Izarraitz pilotalekuan, baina finalaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka izan zen. Zeberio II.ak eta Saldiasek Matxin III.aren eta Otanoren kontra neurtu zituzten indarrak lehen partidan, eta 35 eta 25 nagusitu ziren Zeberio II.a eta Saldias.
Joan zen azaroaren 4an hais zen txapelketa, eta ligaxkako hiru jardunaldi jokatuta, atzo izan ziren finalak. Lau bikote aritu dira nor baino nor lehian: Zeberio II.a-Saldias, Jabalera-Ion, Matxin III.a-Otano eta Uterga-Agirrezabala. Aurten, lehen aldiz, e-Remonte enpresako pilotariek jokatu dute txapelketa, ez Oriamendikoek.