Gabonetako apaingarriak banatzen ari dira Goienetxeko kideak

Julene Frantzesena 2022ko aza. 29a, 14:18

Goienetxe fundazioko kideak eta Agustin Lizarralde zinegotzia. (Azpeitiko Udala)

Kortxoak, kafe kapsulak, oihal zatiak eta kartoiak berrerabilita egin dituzte apaingarriak Goienetxeko kideek. Datozen asteetan horiek ikusgai izango dira herriko eraikin publikoetan, Bertan merkatari elkarteko saltokietan nahiz Goienetxerekin harremana duten hainbat elkarteren eta eragileren egoitzetan.

Goienetxe fundazioko kideek Gabonetako berrerabilitako materialekin apaingarriak egin dituzte aurten ere. Datozen asteetan horiek ikusgai izango dira herriko eraikin publikoetan, Bertan merkatari elkarteko saltokietan nahiz Goienetxerekin harremana duten hainbat elkarteren eta eragileren egoitzetan; izan ere, hasi dira banatzen eta dagoeneko ikusgai daude horietako batzuetan. Kortxoak, kafe kapsulak, oihal zatiak eta kartoiak berrerabilita egin dituzte apaingarriak Goienetxeko kideek. Aurten, gainera, bi apaingarri mota egin dituzte: zuhaitz formakoak eta bestelakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide