Ibon Gaztañazpi Azpeitiko Udal Euskaltegian izan zen atzo arratsaldean. Ikasleekin, irakasleekin eta bertaratu ziren gainerako herritarrekin solasean aritu zen ETBko esatari oriotarra. Ion Muñoa Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Gaztañazpiren laguna, gidatu zuen solasaldia.
Datorren zapatuan, abenduaren 3a, Euskararen Eguna izango da, eta egun seinalatu horren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Udal Euskaltegiak. Gaztañazpiren bisita izan da horietako bat.