Zozketa

'Aho bete hortz' ikuskizunerako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 10:00

Ekain Ibargurenek ikuskizun berria estreinatuko du abenduaren 11n, igandea, Soreasu antzokian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

kain Ibargurenek Aho bete hortz ikuskizun berria eskainiko du abenduaren 11n, igandea, Soreasu antzokian. Pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak herrikideen aurrean emateko prestatu duen saioa 17:00etan hasiko da, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Asko izan dira bi zozketetan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Iñigo Letamendia Zinkunegi eta Gorka Urbistondo Larrañaga bazkideek irabazi dituzte ikuskizuna zuzenean ikusteko bina sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide