Azpeitiko odol emaileek etzi, abenduaren 3an, egingo dute 25 aldiz baino gehiagotan odola eman duten herritarrak omentzeko aurtengo ekitaldia. 12:00etan jarria dute hitzordua, Sanagustin kulturgunean.
Aurten hamahiru herritarrek jasoko dute Odol Emaileen Elkartearen aitortza, 11 gizonek eta bi emakumek, hain zuzen. Zehazki, odola 25 aldiz eman duten lau herritarrek, 40 aldiz eman duen batek, 50 aldiz eman duten bostek eta 75 aldiz eman duten hiruk jasoko dute omenaldia, dagozkien diplomekin eta opariekin.