Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako eskulan tailerra antolatu du Udal Liburutegiak abenduaren 12rako. 17:30ean hasiko da saioa, liburutegian bertan.
Plaza mugatuak izango ditu ekintzak eta, beraz, parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbkira Whatsappez mezua bidalita. Hilaren 9an itxiko dute izena emateko epea.