Abenduaren 3a izango da bihar, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, askotariko ekintzak gauzatu dituzte herriko ikastetxeetan. Gaur, gainera, Euskaraldia amaituko da, eta horri keinu egiteko ere aprobetxatu dute abagunea. Euskararen aldarria lau haizetara zabaltzeko, askotariko tailerrak, jolasak, margolanak, saioak eta abar egin dituzte gaurkoan Iraurgi Ikastetxean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Urola Ikastolan.
Urola Ikastolan, gainera, Euskararen Astea ospatu dute egunotan. Besteak beste, Arnasgune Tailerrak egin dituzte Uemako teknikarien eskutik, Joseba Irazokiren bisita jaso dute, Agur Etxebeste filma ikusi dute, Joseba Ostolaza Harri Eskolakoen erakustaldiaz gozatu...