Euskaraldiaren amaierak eta euskararen egunaren bezperak bat egingo zuten atzo, ostirala, eta horren harira, euskararen aldeko jaialdia egin zuen Elkar-ekinek arratsaldean, Soreasuko Elkargunean. Azpeitira etorri eta euskalduntzen ari diren pertsona migratzaileen esperientziak entzuteko aukera izan zen han. Besteak beste, Pakistandik eta Senegaldik etorritako pertsona banak beren esperientzia azaldu zuten, eta euskararekin duten harremana eta migratzaileen egoera izan zituzten hizpide. Gainera, hiru abesti kantatu zituzten. Ondoren, mokadua egin zuten, eta arratsalde polit bat igaro zutela adierazi dute antolatzaileek. Guztira, 40 lagun inguru elkartu ziren.
(Argazkiak: Elkar-ekin)