Bertso bazkaria eta umore ona, Haginpe tabernaren hirugarren urteurrena ospatzeko

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 3a, 19:02

Haginpe taberna hirugarren urteurrena ospatzen ari da egunotan, eta gaur bertso bazkaria egin dute Azoka Plazan. Jon Gurrutxaga eta Aitor Bizkarra aritu dira kantuan.

Haginpe taberna hirugarren urteurrena ospatzen ari da egunotan. Ostegunean, pintxo potea egin zuten urdaiazpiko moztailearekin; atzo, Arroite eta Tiratxinas taldeen kontzertuak izan ziren; eta gaur, bertso bazkaria egin dute Azoka Plazan, Jon Gurrutxaga eta Aitor Bizkarra bertsolariekin. Gauen, gainera, Manitu taldearen kontzertua izango da.

Bertso bazkarian hartutako irudiak dira honako hauek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide