Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, abenduaren 6an eta 8an aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Asteartea, hilak 6, eta osteguna, hilak 8, jai egunak direnez, saltokietako arduradunek 10:00etarako atera beharko dituzte hondakinak atarira.