Atzeratu egin dute etzi egitekoa ziren emakumeen arteko pala txapelketa

Maialen Etxaniz

Abenduaren 8an ziren jokatzekoa Urola Erdiko Itaiak antolatutako binakako pala txapelketa. Antolatzaileek azaldu dute txapelketa atzeratuko dutela, eta aurrerago jakinaraziko dutela data berria. 

Urola Erdiko Itaiak emakumeen binakako pala txapelketa antolatu zuen abenduaren 8rako Azpeitiko Frontoi Txikian. "Hainbat arrazoi tarteko" data atzeratzea erabaki dute, eta aurrerago egingo dute sariketa. Oraingoz data berria erabakitzeko duten arren, "laster" jakinaraziko dute noiz egingo duten sariketa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide