Hitzaldia, bazkaria eta mus txapelketa egin ditu IAk Espainiako Konstituzioaren Egunean

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 6a, 17:09

 Espainiako Konstituzioaren Egunean "ospatzeko ezer ez" dutela eta, Ikasle Abertzaleek "lanketa politikorako, aisialdirako nahiz komunitatea indartzeko" ekintzak egin dituzte Esklabetan. 

Espainiako Konstituzio Egunari ez! lelopean, hainbat ekintza egin dituzte egunean zehar Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek. Hain zuzen, hitzaldia, bazkaria eta mus txapelketa egin dituzte Esklabak Zentro Sozialistan. Espainiako Konstituzioaren Egunean "ospatzeko ezer ez" dutela eta, "lanketa politikorako, aisialdirako nahiz komunitatea indartzeko" ekintzak antolatu dituzte gaurko. 

12:00etan hasita, IAren 34 urteko ibilbidea izeneko hitzaldia eskaini dute IAko kide izandakoek. Solasaldian ikasle antolakundearen ibilbideaz eta garapenaz aritu dira, eta hainbat anekdota eta bitxikeria elkarbanatu dituzte bertaratutakoekin. Ondoren, bazkaria egin dute Esklabetan bertan, 14:00etan hasita. Eguna borobiltzeko, bazkalostean mus txapelketa egin dute.

(Argazkiak: Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak) 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide