Lodifobiaz solasaldia izango da asteazkenean Emakumeen Txokoan

Julene Frantzesena 2022ko abe. 12a, 08:11

Mijo Lizarzaburuk eskainiko du solasaldia, 18:30ean hasita. Norbanakoaren edo besteen loditasunari beldurra edo atsekabea da lodifobia, eta hain zuzen ere, horri buruz hausnartu ahal izango dute herritarrek Emakumeen Txokoan.

Lodifobiaz hausnartzeko aukera izango da etzi, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Izan ere, Mijo Lizarzaburu militante feministak gai horri buruzko solasaldia eskainiko du 18:30ean hasita.

Norbanakoaren edo besteen loditasunari beldurra edo atsekabea da lodifobia, eta hain zuzen ere, horri buruz hausnartu ahal izango dute herritarrek Emakumeen Txokoan. Saioa doakoa izango da, eta hara joateko ez da aurrez izena eman beharko.

Honako lotura honetan ikus eta entzun daiteke Goienak Lizarzabururi iazko otsailean lodifobiaz egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide