Yessica Allendek bitxi artisauekin osatutako erakusketa jarri berri du Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Fluir izena eman dio hiru egunez ikusgai izango den erakusketari. Hain zuzen ere, gaur ez ezik –18:00etatik 20:00etara egongo da irekita–, bihar eta etzi ere zabalik izango da erakusketa. Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta etzi, zapatua, 12:00etatik 14:00etara.