San Martin egoitzako erlojuari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean

Julene Frantzesena 2022ko abe. 12a, 08:48

San Martin egoitzako erlojua. (Yeregi elkartea)

Erlojua zaharberrituko duen Yeregi elkarteko Xabier Alvarezek eskainiko du solasaldia Basazabal jauregian (19:00).

San Martin egoitzako erlojuari buruzko solasaldia eskainiko du Xabier Alvarez Yeregik datorren asteazkenean, hilaren 14an, Basazabal jauregian. Yeregi elkarteko kideek zaharberrituko dute erlojua, tartean Alvarezek, eta hark 1815. urtean Juan Sugastik egindako erlojuari buruzko azalpenak emango ditu. 19:00etan izango da hitzaldia, Bere taupadek gure herria zaindu dute izenburupean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide