Erik Leon eta Gabriel Carmona judokek defentsa pertsonaleko 1. Dana lortu dute

Anartz Izagirre 2022ko abe. 10a, 10:09

Ezkerrean, Erik Leon, eta eskuinean, Gabriel Carmona. (Kodaore)

Joan zen igandean, abenduak 4, defentsa pertsonaleko 1. Dana lortu zuten Kodaore elkarteko Erik Leon eta Gabriel Carmona azpeitiarrek.

Azpeitiko Kodaore judo elkarteko Erik Leon eta Gabriel Carmona judoka azpeitiarrek defentsa pertsonaleko 1. Dana lortu dute, arte martzialen maila sistemako lehen maila, alegia. Joan zen igandean, hilak 4, egin zuten azterketa Arrasaten (Gipuzkoa), eta bertan lortu zuten. Horrez gain, gerriko beltzean 3. Dana du Leonek, eta 2.a Carmonak. Carmonak Azkoitian judo klaseak ematen ditu, eta Leonek, Azpeitian nahiz Zumaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide