Puzgarri inklusiboak jarri dituzte plazan, herritar guztien gozamenerako

Anartz Izagirre 2022ko abe. 10a, 11:35

Atracciones Sanz enpresak puzgarri inklusiboak jarri ditu gaur, zapatua, plazan. 11:30ak bitartean behar sentsorial bereziak dituzten haurrak eta gaztetxoak ibili ahal izan dira puzgarrietan, eta orain, 14:00ak bitartean, edonork gozatu ahal izango du horietaz.

Azpeitiko Udalaren eta Marea Urdina elkartearen eskaerari erantzunez, Atracciones Sanz enpresak puzgarri inklusiboak jarri ditu gaur, zapatua, plazan. 10:30etik 11:30era bitartean behar sentsorial bereziak dituzten haurrak eta gaztetxoak ibili dira puzgarrietan, eta orain, 14:00ak bitartean, haur orok izango du horietaz gozatzeko aukera. Gainera, aniztasun funtzionala duten herritarrek lehentasun txartela baliatu ahal izango dute. Atracciones Sanzek lehen aldiz jarri ditu puzgarri inklusiboak Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide