Intsektuentzako etxetxoak egiten ikasteko tailerra izan da gaur, igandea, Ekoetxean. Intsektuen hotelak eraikitzen! lelopean egin dute ikastaroa, eta 7 urtetik gorako hainbat gaztetxok parte hartu dute bertan. Etxetxo horiek egiten ikasteaz aparte, horien garrantziaz jabetzen ere erakutsi diete partaideei antolatzaileek.