2023ko aurrekontuak izango dituzte hizpide gaurko udalbatzarrean

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 13a, 09:00

Azpeitiko udaletxeko irudia aereoa. (Azpeitiko Udala)

Datorren urteko aurrekontuez ez ezik, udalaren eta Ekindar kooperatibaren arteko lankidetza hitzarmenaz arituko dira gaurko udalbatzarrean. Era berean, askotariko izapide kontuak izango dituzte hizpide. 19:00etan hasiko da bilkura.

Udal ordezkariek abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea. 19:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai izango dituzte hizpide. Batetik, 2023ko udal aurrekontuak izango dituzte mintzagai. Bestetik, askotariko izapide kontuak izango dituzte hizpide.

Honako hau da gaurko bilkurako gai ordena:

1.- Udalbatzak 2022eko irailaren 22an eta 2022ko azaroaren 8an egindako aktak onartzea.
2.- 2023. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
3.- HAPOren Arana Ingurunea 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo azpieremuan  eraiki diren udal-etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa.
4.- Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen kudeaketa materialerako.
5.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa: plantillako lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan parte-hartzea.
6.- Berreskuratze, Eraldaketa eta Errezilientzia plana kudeatzeko iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzako mekanismo plana onartzea.
7.- Azpeitiko Udalaren etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentro zerbitzuak emateko kontratuaren luzapena.
8.- Azpeitiko Udalaren eta Ekindar kooperatiba elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Azpeitian Energia-trantsizioa sustatzeko, energia komunitate herritar bat sortuz eta garatuz
9.- Alkatetzak 2022ko azaroaren 21ean onartu zuen kreditu aldaketaren berri ematea.
10.- Alkatetzak 2022ko urriaren 20an emandako Eskuordetza Bereziaren berri ematea.
11.- Alkatetzak 2022ko ekainean emandako ebazpenen berri ematea.
12.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide