Elosiagan aurten ez da izango Santa Luzia jairik

Nerea Uranga 2022ko abe. 12a, 11:19

2019an ospatu zituzten azkenekoz santaluziak Elosiaga auzoan.

Festa batzorderik ez da osatu auzoan, eta aurten ez da izango festetako ekitaldirik.

Elosiaga auzoan ez da Santa Luzia egunaren bueltako festetako ekitaldirik izango bihar, abenduak 13, Santa Luzia egunez. Aurten, auzoko jaiak antolatzeko ez da festa batzorderik osatu, eta ez da herri kirolik, ez trikitilaririk ezta auzokoen elkargunerik izango. Azkenengo aldiz 2019an ospatu zituzten Elosiaga auzoko jaiak; izan ere, azken bi urteetan pandemiak eragindako egoera tarteko, jairik ere ez dute izan.

Hala ere, bihar, asteartea, meza izango da 11:00etan, Elosiaga auzoko baselizan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide