Kultur Bonua erosi nahi dutenentzat hainbat argibide eman du Kulturazek

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 12a, 11:20

12:00etan irekiko dute 2023ko Kultur Bonua erosteko epea. Aurten ez dute bonuen zozketarik egingo, eta azken egunotan herritarrek agertutako zalantzak argitzeko asmoz, hainbat argibide eman du Kulturazek. Sarrerak Internetez erosteka aukera izango da esteka honetan. Bonua digitala izango da, eta erabiltzaileek Kulturazen mugikorreko aplikazioa instalatu beharko dute erabiltzeko. Aplikazioa martxan jartzeko argibideak emango ditu Kulturazek abenduaren 26 eta 27an Sanagustinen.  

Kulturaz kooperatiba gaur, urriak 12, hasiko da 2023ko Kultur Bonuaren salmentarekin. Hain zuzen, 12:00etan jarriko dituzte salgai datorren urterako Kultur Bonuak. Ostiralean eman zuten bonuen salmenten berri, eta herritarrek agertutako zalantzak eta kezkak argitze aldera, hainbat jakingarri zein argibide eman ditu Kulturaz kooperatibak. 

Bonua erosteko argibideak

Kulturazek iragarri duenez, 2023ko Kultur Bonua digitala izango da, eta, horrenbestez, ez dute bonuen zozketarik egingo. Bonuak zuzenean erosteka aukera izango da esteka honetan, abenduaren 18ra arte. Kultur Bonua Internetez erosteko arazoak dituztenei zuzenduta, laguntza zerbitzua eskainiko dute asteazkenean Sanagustinen. Goizean,10:00etatik 12:00etara eskainiko dute erosketa egiteko laguntza zerbitzua eta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara. 

Erabiltzaileentzat jakingarriak, aurrerago

Bonua erosten dutenentzat argibideak aurrerago emango ditu Kulturazek, baina bi kontu aurreratu dituzte. Alde batetik, bonua digitala izango dela, eta erabiltzaileek Kulturaz aplikazioan izango dutela bonua. Bestetik, aplikazioa instalatzeko eta martxan jartzeko argibideak emateko hitzorduak zehaztu dituztela. Hain zuzen, abenduaren 26an eta 27an egingo dituzte aplikazioaren xehetasunak eta azalpenak emateko saioak Sanagustin kulturgunean. Aurrerago jakinaraziko dituzte horien ordua eta informazio zehatza. 

Abenduaren 18a bitartean egongo da erosteko aukera, Kulturaz.eus webgunean; salgai jarriko diren txartelen kopurua mugatua izango da. 70 euroren truke eskuratu ahal izango da Kultur Bonua, eta Kulturazek, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, %50eko deskontua egingo die ikasleei, langabetuei nahiz pentsiodunei, betiere horiek dokumentazio egokia aurkezten badute.

Zalantzak dituzten herritarrek, komunikazioa@kulturaz.eus helbidera jo dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide