Bi odol ateraldi egingo dituzte hil honetan

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 13a, 09:30

Bihar eta hilaren 28an egingo dituzte abenduko odol ateraldiak, 17:00etatik 21:00etara, Parrokiaren Soreasuko lokalean. Odola emateko, aurrez txanda hartu behar da.

Odol Emaileen Elkarteak bi ateraldi egingo ditu abenduan; bata bihar, eta bestea hilaren 28an –bi egunak dira asteazkenak–. Ohiko tokian eta ohiko ordutegiarekin egingo dituzte odol ateraldiak: Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara. Odola ematera joan nahi duten herritarrek, ordea, aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute ateraldi egunaren bezperan, 15:00etatik 20:00etara, edo egunean bertan, 08:30etik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide