'Sexu abusuak haurtzaroan: begirada sozial bat' hitzaldirako izena eman daiteke

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 13a, 09:59

Basazabal jauregia joan den azaroaren 28an, haurtzaroko sexu abusuen gaineko jardunaldien lehen hitzaldian. (Emakumeen Txokoa)

Hilaren 19an izango da Sexu abusuak haurtzaroan ikuspegi feministatik. Ezkutuko errealitate matxistak izendatzen jardunaldien barruko bigarren saioa. Susanna Minguell izango da hizlaria, 18:30ean, Basazabal jauregian. Ostirala arte eman daiteke izena, Emakumeen Txokoan.

Sexu abusuak haurtzaroan ikuspegi feministatik. Ezkutuko errealitate matxistak izendatzen jardunaldien barruko bigarren hitzaldia datorren astelehenean izango da, hilaren 19an, eta bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman behar dutela gogorarazi du Emakumeen Txokoak.

Susanna Minguell, Palabras dislocadas liburuaren egilea eta Ahalduntze Eskola feministetan haurtzaroko sexu abusuen inguruko ikastaroak eman ohi dituena, ariko da jardunaldien bigarren saioan hizlari. Basazabal jauregian izango da hitzordua, 18:30ean, gaztelaniaz. Joan nahi dutenek datorren ostiralerako eman behar dute izena, Emakume Txokoaren emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 75 10 00 telefono zenbakira deituta.

Azaro amaieran hasi ziren Sexu abusuak haurtzaroan ikuspegi feministatik. Ezkutuko errealitate matxistak izendatzen jardunaldiak, Eraikiz elkartearen hitzaldiarekin. Guztira hiru hitzaldik osatuko dituzte jardunaldiok; Susanna de Minguellek datorren astelehenean emango duenaren ondoren, Norma Vazquezek Haurtzaroan ematen den sexu indarkeria ikuspegi feministatik izeneko saioa eskainiko du jardunaldiak ixteko, urtarrilaren 30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide