Txindoki Krosa irabazi du Julen Azpiazuk, 20 urtez azpikoen mailan

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 12a, 16:24

Julen Azpiazu erdian, garaikurra eskuetan duela.

4.400 metroko ibilbidea osatzeko, hamabost minutu eta 49 segundo behar izan ditu Xeye atletismo taldeko kideak. "Oso gustura" agertu da Azpiazu garaipenaren ostean. 

Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Txindoki Krosa jokatu zuten atzo, igandea, Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu parkean. Ia 300 korrikalari lehiatu ziren  korrika egiteko prestatutako zirkuituan, maila ezberdinetan banatuta. 20 urtez azpikoen kategorian, Julen Azpiazu azpeitiarra nagusitu zen. 4.400 metroko ibilbidea osatu behar izan zuen Xeye atletismo taldeko kideak, eta hamabost minutu eta 49 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.

"Oso gustura" agertu da Azpiazu garaipenaren ostean. "Pista estaliko probak ari naiz prestatzen, eta Ordiziako krosa prestaketa moduan hartu nuen. Pistan lehiatzeko gogoz nago, eta marka politak egitea gustatuko litzaidake. Oso ondo doaz entrenamenduak", adierazi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide