Aurreko urteetan egin izan duten gisara, aurten ere materialak berrerabiliz Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu dute Ekoetxean. Datorren igandean emango dute, 11:00etatik 13:00etara, eta familiei zuzendutako ekintza izango da.
Tailerra doan da, baina plazak mugatuak dira eta, horrenbestez, parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Telefonoz deituta (943-81 24 48) edo posta elektroniko bidez (info.azpeitia@ekoetxea.eus) hartu daiteke igandeko tailerrerako tokia.