Agortu dira 2023ko Kultur Bonuak

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 13a, 09:05

Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, "inoizko gehien eta azkarren" saldu dira. Atzo eguerdian jarri zituzten salgai datorren urterako bonuak.  

Dagoeneko agortu dira 2023ko Kultur Bonuak. Atzo eguerdian ireki zuen Kulturaz kooperatibak bonuak erosteko epea, eta gaur goizean jakinarazi dutenez, dagoeneko guztiak saldu dituzte. "Inoizko gehien eta azkarren saldu dira", jakinarazi du Kulturazek. 

Bonua erosten dutenentzat argibideak aurrerago emango ditu Kulturazek, baina bi kontu aurreratu dituzte. Alde batetik, bonua digitala izango dela, eta erabiltzaileek Kulturaz aplikazioan izango dutela bonua. Bestetik, aplikazioa instalatzeko eta martxan jartzeko argibideak emateko hitzorduak zehaztu dituztela. Hain zuzen, abenduaren 26an eta 27an egingo dituzte aplikazioaren xehetasunak eta azalpenak emateko saioak Sanagustin kulturgunean. Aurrerago jakinaraziko dituzte horien ordua eta informazio zehatza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide