Mezak hainbat lagun elkartu ditu Elosiagan, Santa Luzia egunean

Julene Frantzesena 2022ko abe. 13a, 13:01

Elizkizunera joan diren lagunak baselizaren atarian.

Auzotarrek aurten ez dute festarik ospatu auzo horretan. Dena den, 11:00etan hasita, meza izan da Elosiagako baselizan, eta dozena inguru lagun izan dira han.

Santa Luzia eguna da gaur, asteartea, eta bada egun horren bueltan jaiak ospatu izan dituzten Azpeitiko auzo bat: Elosiaga. Aurten, baina, ez dute festarik ospatu auzotarrek, eta beraz, ez da izan hain ohikoa zen –2019an ospatu zituzten festak azkenengoz– herri kirol erakustaldirik, ezta hamaiketakorik ere. Hala eta guztiz, dozena inguru herritar izan dira Elosiagako baselizan, meza egin baitute han 11:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide