Bidezko merkataritzako denda zabalduko dute astelehenean

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 16a, 09:00

Bidezko merkataritzako dendaren artxiboko irudi bat.

Abendauren 19tik urtarrilaren 5era irekiko dute saltokia, Foru Ibilbideko udalaren erakusketa aretoan. Denda martxan jartzearen helburu nagusia kontsumo arduratsua eta kontzientea bultzatzea da.

Mixio taldeak antolatuta, bidezko merkataritzako denda jarriko dute Azpeitian Gabon garaiaren bueltan. Hain zuzen ere, abendauren 19tik urtarrilaren 5era zabalduko dute, Foru Ibilbideko udalaren erakusketa aretoan. Astelehenetik ostiralera irekiko dute gunea, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Denda hori martxan jartzearen helburu nagusia kontsumo arduratsua eta kontzientea bultzatzea da, sentsibilizazioa sustatuz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide