Mirari Uriak aitortza jaso du Gipuzkoako Kirolaren Galan

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 14a, 11:16

Mirari Uria (behean, eskubian), atzoko sari banaketan. (Reala)

Gipuzkoarren Kirola saria jaso du Uriak, Errealeko beste lau jokalarirekin batera. 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketa irabaztea lortu zuten Espainiako selekzioarekin, eta lorpen horren harira egin diete aitortza. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Gala egin zuen atzo, Donostian (Gipuzkoa), "Gipuzkoako kirol-eremuarekin zerikusia duten pertsonek kirolaren alde egiten duten lana" saritzeko helburuarekin. Hainbat sari banatu zituzten atzokoan, eta, horietako bat Realeko bost emakumezkori eman zioten, tartean Mirari Uria futbol jokalari azpeitiarrari.

Hain zuzen, Uriari eta harekin Realean aritzen diren Adriana Nanclares, Elene Lete, Izarne Sarasola eta Ana Tejada saritu zituzten atzokoan, 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketa irabaztea lortu zuten Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoarren Kirola saria jaso dute Realeko neskek. 

Honako lotura honetan irakur daiteke Mailo Oiarzabalek 2022ko urriko Uztarria aldizkarirako Uriari egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide